INFORMAZIO ERABILGARRIA

ESKOLAK

Laguntza eskola edo eskola partikularren kasuan, astean gauzatu daitekeen ordu kopurua erabiltzaileen araberakoa da. Ingeles eskolen kasuan, pre-starters, starters eta movers mailetan astean 60 minutuko eskola bat aurreikusten da. Flyers, KET eta PET mailetan astean 60 minutuko 2 eskola eta First mailan, azkenik, astean 90 minutuko 2 eskola.

PROZEDURA

Interesa dutenek, aurre-matrikula orria bete beharko dute lehenik, besteak beste astean zein ordutegi izan nahiko luketen adieraziz. Ordutegi egokienak antolatu ondoren, ikasturte hasieran, irailean, orri hori bete duten pertsonekin harremanetan jarriko gara, ordutegiak adostu eta ordainketak burutzeko.

TARIFAK

Hilabeteko kuotak honakoak dira:

Astean ordubete: 40€
Astean bi ordu: 76 €
Astean hiru ordu: 110 €
Astean lau ordu: 145€

BAJA EMATEA

Baja emateko, erabaki hori aurreko hilabeteko 25a baino lehenago jakinarazi beharko da akademian, baja orria bete eta sinatuz. Hori egin ezean, hilabete hori kobratu egingo zaie erabiltzaileei.

ZIURTAGIRIAK

Ingelesari dagokionez, arlo ofizialean eskatzen diren titulu edo zertifikatuetarako prestaketa eskaintzen dugu, hau da, gaitasunen ziurtagiriak edo tituluak eskuratzeko prestaketa (B1,B2,C1…).

METODOLOGIA

Gure metodologia propioa erabiltzen dugu, ikasketa eraginkorragoa eta erakargarriagoa bilakatuz. Ezagutu nahi?