10 urtetik hasi eta 12 urtera arte bitartean, ingeles eskolak eskaintzen ditu HELBURU AKADEMIAk. Talde txikietan eta metodologia propio bati jarraiki, haurrek hizkuntza berri bat ikasiko dute, ama-hizkuntza ikasten den bidetik, astean ordubeteko bi saiotan.
Maila honetan, ikaslea oinarrizko elkarrizketak sortzeko gai izango da, norbere iritziak eta egunerokotasuneko informazioa uztartuz. Testu laburrekin irakurmena landuko dugu, eta eguneroko idatzietan informazio zehatza aurkitzen ikasi. Testuinguru ezezagunen ideia orokorrak identifikatzen ikasiko du, eta baita izaera pertsonaleko eskutitzak idazten ere. Honekin batera, istorio, narrazio edo deskribapen laburrak egiten hasiko da ikaslea, orohar hizkuntzari aplikotasun praktiko bat azaleratuz.
Hori lortzeko, liburua, jolasak, antzerkia, rol jolasak edota ariketa orriak erabiliko ditugu.