Helburu akademian, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora bitarteko laguntza eskolak eskaintzen ditugu, arlo edo materia guztietan. Ikasleak, ikastetxeko ikasketen lagungarri izango diren ikas-metodologia berritzaileak barneratuko ditu Helburu Akademian.
Ulermena landu
5 zentzumenak erabili
Gogoa sortu
Logika garatu
Ikaslea entzun
Denbora kudeaketa
Autoestima landu
Erritmo propioa
Zailtasunen identifikazioa
Lanerako ohiturak
Ikasketa teknika
Edukien kudeaketa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, ikasketa arautuagoa da jada, zurrunagoa. HELBURU AKADEMIAk zurruntasun hori leuntzen du, Lehen Hezkuntzan jorratzen hasitako ildoari segiz. Hala, ikaslearekin ikasketa teknikak landuko ditugu, eduki garrantzitsuena identifikatzen lagunduz. Zailtasunen identifikazioa erraztuko du lanketa honek, zailtasun horien lanketa ahalbidetuz.
Denboraren kudeaketa ere arlo garrantzitsua da, izan ere, hau ez zaie ikasleei erakutsi ohi. HELBURU AKADEMIAn ikaslea entzuten dugu, ikasle bakoitzari garrantzia eta bere erritmo propioa eskainiz. Ikasten dutenaren egunerokotasuneko aplikazio praktikoa, hots, ulermena, lantzen lagunduko dio HELBURUk ikasleari. Horretarako, bost zentzumenen bidezko ikasketa proposatzen dio, bizitzarako ikastea, alegia.
Etorkizunarekin amesteko baliabideak ere eskainiko dizkio HELBURUk ikasleari, ateak irekita daudela eta amesten duen bide hori posible dela erakutsiz.
Edukiak barneratzea edo ikastea bi gai desberdin dira. HELBURU AKADEMIAk etorkizuneko hurrengo pausuak diseinatzeko erremintak eskainiko dizkie Batxilergoko ikasleei. Hurrengo ikasketen inguruko informazikoa eskainiko die, hala nola, unibertsitate ikasketak edota modulu desberdinak aurkeztuz.
Ikasketa inteligentea proposatzen du HELBURUk, DBHko eskoletan lantzen denari jarraiki, denboraren kudeaketa, ikasketa teknikak eta lanerako ohiturak landuz.
Ikasle bakoitzari bere erritmoa ahalbidetzen diogu, modu horretan jakinmina, gogoa eta motibazioa landuz, autoestimua garatuz eta norbere balioak identifikatzen lagunduz.