MOVERS

6 urtetik 8 urtera

6 urtetik hasi eta 8 urtera arte bitartean, ingeles eskolak eskaintzen ditu HELBURU AKADEMIAk. Talde txikietan eta metodologia propio bati jarraiki, haurrek hizkuntza berri bat ikasiko dute, astean ordubeteko saioetan.

Jolasen eta mugimenduaren bidez, ahozkotasuna eta gramatika modu berritzaile batean landuz, ikasleek ama-hizkuntzaren gisan ikasiko dute ingelesa HELBURU AKADEMIAn. Oinarrizko elkarrizketak ulertzen, gauza edo pertsonen deskribapenak lantzen, adostasuna edo desadostasuna adierazten, galdetzen eta erantzuten ikasiko dute, besteak beste.

Ikasle bakoitzari egokitutako erritmoa eta baliabideak.

Helburu akademia

Ikasle bakoitzari egokitutako erritmoa eta baliabideak.

Helburu akademia

Metodologia

Irakurmena eta idazmena ere lantzen hasiko gara maila honetan, esaldi eta gertaera sinpleak edota istorio laburrak ulertuz eta adieraziz. Ikasleak hitzak modu egokian idazten ere hasiko dira maila honetan.

Ahozkotasunari garrantzia ematen diogu HELBURU AKADEMIAn, eta hori lantzeko, jolasak eta mugimendua erabiltzen ditugu, bai hala, abestiak, dantzak, ipuinak, antzerkiak edota ariketa orriak. Gramatika, sintaxia eta esaldien egituraketa landuko dugu, memorizazioaren gainetik ulermena indartuz, hariak josiz eta lotuz, hizkuntzari aplikotasun praktiko bat azaleratuz.