PET

12 eta 15 urte artean

Talde txikietan eta astean bi ordu eskainiz, ikasleak ingelesarekin eroso sentitzen hasiko dira. Maila honetan motibazioari eustea garrantzitsua deritzogu. Ikasketaren egonkortzea eta jakintza berriak barneratzea dira maila honetako helburuetariko bi.

Ikasleak berak egingo du bere lanaren ebaluazioa.

Helburu akademia

Ikasleak berak egingo du bere lanaren ebaluazioa.

Helburu akademia

Ikaslea oinarrian

HELBURU AKADEMIAn ikaslea da erdigunea, eta ikasle bakoitzari pertsonalki loturiko metodologia erabiltzen dugu. Aldi berean, ikaslea bera da bere burua ebaluatuko duen pertsona, bere indargune eta ahulguneak identifikatuz, eta hortik abiatuta, gehien landu behar dituen puntuak aurkeztuz.

Maila honetan, ikasleak abiadura geldo eta natural batean gai nagusi bati buruzko informazioa aztertzen ikasiko du. Azentu desberdinak identifikatuko ditu eta beharrizan konkretuagoetarako galderak egiten ikasiko du, bai eta ere erantzunak ematen. Gai zehatzen gaineko deskribapenak egiten edota egitura landuen bidez narrazioak osatzen ikasiko du eta baita lehenaldiaz, orainaldiaz eta etorkizunaz hitz egiten ere.

Ikasleak irakurmena landuko du, testuen ideia garrantzitsuenak ulertuz eta horiek laburtzen ikasiz. Bere idazteko ahalmena ere garatuko du ikasleak gurean, hiztegia garatuko du, eta forma desberdineko testuak modu kohesionatu eta koherente batean aurkeztuz.