Pre-starters / starters

3 urtetik 6 urtera

3 urtetik hasi eta 6 urtera arte bitartean, ingeles eskolak eskaintzen ditu HELBURU AKADEMIAk. Haurrek metodologia propioz ingelesarekiko lehen hartuemana biziko dute gurean, astean ordubetez.

Emozioak eta bizipenak sortzea da, ezagutzak josteko bide eraginkorrena.

Helburu akademia

Emozioak eta bizipenak sortzea da, ezagutzak josteko bide eraginkorrena.

Helburu akademia

Ikasketaren giltza

Nola barneratu ohi dugu ama-hizkuntza? Bide hori erabiltzen du HELBURU AKADEMIAk haurrei ingelesa erakusteko: Abestuz, dantza eginez, mugimendu jolasekin, istorioak ikusiz, entzunez eta kontatuz edota eskulanekin ikasleak hizkuntza barneratzea lortzen du HELBURUk.

Ulermena eta ahozkotasuna dira maila honetan lantzen ditugun oinarriak. Esaldi motzez eta sinplez emandako jarraibideei segiz, ikasleak hizkuntzarekiko hartuemana hasiko du; gertuko pertsonak eta objektuak, koloreak, kopuruak, tamainak, animaliak edo akzio sinpleak izendatzen ikasiz.